INFORMAZIOA BILATZEKO ESTRATEGIAK ETA BILATZAILEEN ERABILERA

Interneten informazio ugari dago, eta, informazioa modu eraginkorrean nola bilatu ez badakizu, nahasi egingo zara.

Interneteko informazioa bahetzeko, bilatzaile bakoitzak bere emaitzak ematen ditu. Horregatik, garrantzitsua da hainbat bilatzaile erabiltzea eta lortutako emaitzak alderatzea.

Informazioa hitz nagusiak erabiliz bilatzeko eta emaitza onak lortzeko, bilaketa-esaldi bat sortzea da egokiena. Horretarako, bilaketa-komandoak menderatu behar dituzu; adibidez: AND, OR, NOT eta “”, +, (). Emaitzak murrizteko, bilaketan aldia, hizkuntza eta material-mota mugatzea komeni da; adibidez: 2000 -, gaztelania, artikuluak.

Datu-base desberdinak erabiltzen ere ikasi behar duzu, gai jakin bati buruzko erreferentzia eta dokumentu ugari izaten baitituzte.

Internetez gain, informazioa bilatzeko kontsulta-obrak ere erabiltzen jarrai dezakezu; eskuliburuak eta gidak, adibidez. Horretarako, liburutegiko sailkapen-sistema kontsultatu eta liburutegiko datu-basean liburuak bilatzen ohitu behar duzu.

Informazioa eraginkorki bilatzeko, funtsezkoa da, baita ere, bilaketaren emaitzak ebaluatzea eta aukeratzea; esaterako: emaitza komertzial eta ideologikoak egiazko datuak oinarritzat hartuta bereiztea. Wikipedia bera ez da iturri gisa erabili behar. Hala ere, iturriak lortzeko eta ikuspegiak ezagutzeko balio du maiz, baldin eta Wikipediako artikulu bateko aurrekariak eta oinarrizko informazioa nola irakurri badakizu.