Iturri egoki bat aurkitzen duzunean (liburua, artikulua edo webgunea), begiratu ongi honako hauek: Zer dio izen edo izenburu nagusiak gaiari buruz? Zer izenburu dituzte kapitulu edo atalek? Testuak laburpenik badu, kontsulta ezazu. Lortu egileari eta egileak gaiarekin duen loturari buruzko informazioa (aditua, zaletua, ezjakina, kazetaria eta abar). Testuak ba al du, tarteka, gaia argitzen duen diagrama edo simulaziorik? Horrez gain, egin begiratua bibliografiari: Egileak idatzi al du, lehenago, gaiari buruzko beste testurik? Testua iturri gutxi batzuetan oinarrituta dago ala askotariko iturriak erabili ditu?
Iturriak erabilgarria badirudi, sakon irakurri, gaia hobeto ulertzeko. Aukeratu hitz nagusiak eta sortu mapa kontzeptual bat, hitz horiek eta kontzeptuen arteko loturak aintzat hartuz. Kontsultatu kontzeptu nagusien definizioak. Egileak eman al du lantzen dituen gaiei buruzko argudiorik? Argudiorik eman badu, idatz itzazu eta kontsulta itzazu iturriak, egiaztatzeko; horretarako, aldeko eta kontrako teknika erabil dezakezu.
Aztertu testua irakurle kritikoaren ikuspegitik; batez ere, zure gaiak eztabaida handiak sortzen baditu edo era askotako iritzi eta jarrerak eragiten baditu. Begiratu jatorrizko testua norentzat den eta non argitaratu den. Era horretan, testuaren aurrekariei buruzko informazioa aurkituko duzu, eta testuan aukeratutako edukia eta argudioak aurrekariekin lotu ahal izango dituzu. Irakurle kritikoen galderak dira, adibidez: