Lankidetzan egindako obra zenbait egilek elkarlanean egindako baterako emaitza da. Adibidez, liburu ilustratu bat lankidetzan egindako obra izan daiteke, baita musika-konposizio bat ere, non egile batek letra idazten baitu eta beste batek, musika. Obra jendarteratzeko eta aldatzeko, egilekide guztien baimena behar da.