9.9.2022

Obra eratorria

Obra eraldatzearen barruan sartzen da obra itzultzea, egokitzea edo beste edozein modutan aldatzea, hartatik beste obra bat eratortzeko.

Obra eratorria jatorrizko obra bat eraldatuz sortu den obra da. Obra eratorriak dira itzulpenak, moldaketak, eguneratzeak edo berrikuspenak, laburpenak, musika-moldaketak edo aurretiazko obra baten eraldaketatik sortzen den obra oro. Obra eratorri bat sortzeko, jatorrizko obraren egilearen baimena behar da.