Behar al da irakaslearen baimena beraren hitzaldia bideoan grabatzeko?

Urrutiko hezkuntzan eskola edo hitzaldi bat grabatu eta transmititzeko, irakaslearen edo hizlariaren adostasuna behar da. Ahozko aurkezpen bat ere, hala nola hitzaldi edo ponentzia bat, babestu dezakete egile-eskubideek, behar bezain originala bada.

Irakaslearen beraren aurkezpenaz gain, klaseetan egile-eskubideek babestutako obra asko erabiltzen dira, hala nola irudiak, testuliburuen orriak edo aldizkarietako artikuluak. Urrutiko irakaskuntzarako eskola bat grabatzen denean, obra horiek ere agertuko dira grabazioan. Urrutiko hezkuntzaren barruan obrak grabatzeko, grabazioan ageri diren obra guztien eskubideen titularren baimena behar da.

More