Behar al dugu baimenik ikastetxeko zineklubean filmak proiektatzeko?

Alokairuko filmak eta dendetan erositakoak erabilera pribaturako baino ez dira. Era berean, erabilera pribaturako baino ezin da grabatu telebistatik. Horrenbestez, pribatua ez den erabilera baterako pelikula bat proiektatzeko, oro har, baimena eskatu behar da, filma nola eskuratu den alde batera utzita.

Zineklub baten jarduerak ez dira erabilera pribatua, proiekzio publikoa baizik; hori dela eta, eskubideen titularren baimena behar da filmak proiektatzeko.

Filmak proiektatzeko baimenak EGEDAri eska dakizkioke, beste titular batzuen (hala nola SGAE eta DAMA) eskubideei kalterik egin gabe, zeinak ordainpekoak izateko eskubidea izango baitute.

More