Erabilera pribatua al da obrak sare itxi batean gorde eta partekatzea?

Materiala Interneten edo intranet batean argitaratzen denean, ez da erabilera pribatu bat Jabetza Intelektualari buruzko Legean aurreikusitakoaren arabera, baizik eta komunikazio publikoko edo eskuragarri jartzeko egintza bat. Interneten edo intranet batean, obraren kopia bat egiten da, eta jendearen eskura jartzen da. Biak egilearen eskubide esklusiboak dira. Beraz, obrak kopiatu eta argitaratzeko, eskubideen titularraren baimena behar da.

More