Ikasle batzuek irudiak eta musika sartu dituzte prestatzen ari diren liburu baten trailerrean. Behar al da baimen berezirik horretarako?

Baimena behar da besteren musika eta irudiak trailer batean sartzeko.

PowerPoint edo antzeko aurkezpen bati hondo-musika gehitzea sinkronizazio bat da, eta, horretarako, musikaren egileen baimen berezi bat behar da. SGAEri edo SEDAri ere eska dakieke baimena, betiere AIEk eta AGEDIk ordezkatutako beste titular batzuei dagozkien eskubideei kalterik egin gabe.

Liburu baten trailerrean, norberak egindako eta hartutako irudiak ere erabil daitezke, bai eta norberak sortutako musika edo Interneten dauden erabilera libreko irudiak eta musika ere, hala nola CC lizentzia duten irudiak edo babes-epea amaitua duten materialak.

More