Bideo bati musika gehitzea sinkronizazio bat da, eta, horretarako, musika-egileen baimen berezi bat behar da. Baimena SGAEn eta SEDAn eskuratu daiteke, hargatik eragotzi gabe AGEDI eta AIEk ordezkatutako beste titular batzuei dagozkien eskubideak.
Babesaldia amaitua duen edo eskubideen titularrak horretarako baimena (adibidez, CC lizentzia batekin) eman duen musika libreki erabil daiteke. Halaber, sormen propioko hondo-musika sar daiteke norberaren bideo batean.
More