Kopiatu al daitezke filmak edo musika erabilera pribaturako?

Erabilera pribaturako, obren kopiak egin daitezke, baldin eta pertsona fisiko batek egiten baditu eta hirugarrenen laguntzarik gabe.

Ikastetxe batean irakaskuntza-erabilerarako kopiak egitea ez da erabilera pribatua, legeak aurreikusitakoaren arabera; beraz, baimena behar da horretarako.

Obra bat kopiatu eta Internetera igotzea ez da erabilera pribatua, eta baimena behar da, adibidez, norberaren webgune batean beste norbaitek egindako argazki bat edo marrazki bat jartzeko.

More