Kopiatu al daitezke testuliburu batetik ataza jakinak edo ariketak eta haien erantzunak material didaktiko propio batean jartzeko?

Material didaktiko propio batean, dagoeneko jendarteratuta dauden beste obra batzuen zatiak sar daitezke, aipu-mugan oinarrituta. Sarrera hori aipu gisa egin behar da, edo hura aztertzeko, iruzkintzeko edo iritzi kritikoa emateko. Erabilera hori irakaskuntzarako edo ikerketarako baino ezin izango da egin, txertatze horren xedeak justifikatzen duen neurrian eta iturria eta erabilitako obraren eta egilearen izena aipatuta.

More