Noiz jendarteratzen da obra bat, eta noiz argitaratzen da?

Une honetan jendarteratzen da obra bat: egilearen adostasunarekin jendearen eskura jartzen den lehen aldian; adibidez, egileak bere blogean eskuragarri jartzen duenean, Interneten partekatzen duenean, irakurketa publikoa egiten duenean, koadro bat galeria edo museo batean erakusten denean eta abarretan.

Egileak eskubide morala du erabakitzeko nola jendarteratzen den bere obra. Obra bat kasu honetan argitaratzen da: beharrak behar bezala asetzen dituen ale-kopuru bat (obraren izaera eta helburuaren arabera zenbatetsita) jartzen denean publikoaren eskura. Adibidez, liburu bat liburu-denda batean salgai jartzen denean argitaratu da. Norbaitek egile baten obra bat argitaratu nahi badu, haren adostasuna behar du.

More