Zenbat denboraz daude indarrean egile-eskubideak?

Egile-eskubideak egilearen bizitza osoan eta egilea hil eta beste 70 urtez (hurrengo urteko urtarrilaren 1etik) daude indarrean.

Lankidetzan egindako obren babes-epeak hiltzen den azken egilea hiltzen den urtearen amaieratik aurrera kalkulatzen dira. Adibidez, zinema-obra baten babes-epearen epemuga kalkulatzeko, hil den azken zuzendari nagusi, gidoilari edo filmerako sortutako elkarrizketen idazle edo musikaren konpositorea hil zen urtea hartuko da kontuan.

More