Egile Eskubideen Ikasgelako DBHko 4. mailako gela ikasturte amaierako bidaiarako dirua biltzen ari da. Ikasleak dirua biltzeko zer metodo erabili pentsatzen ari dira.
Asmoa da gelako bidaia-funts orokorrerako ahalik eta diru gehien biltzea. Zure aukerek eragina izan dezakete azken emaitzan. Lana taldean, bikoteka edo bakarrik egin dezakezu.
Nork sor ditzake jabetza intelektualeko eskubideak musikal baten proiektuan?
Irakasleak gai hau proposatu du: Aleksis Kiviren Zazpi anaia-arrebak Aukeratu nola jarraitu nahi duzuen:
Ideia ona da! Gidoia erabiltzeko baimena behar al da?
Ideia ona da! Gidoia egiteko baimena behar al da?
Mauri Kunnasen Zazpi txakur-anaiak eskuizkribua hartu nahi duzue oinarritzat. Ideia ona da! Baimena behar al da?
Dagoeneko sortua dagoen musika bat erabiliko dugu ala guk geuk konposatuko dugu?
Aleksis Kiviren «Seitsemän miehen voima» edo «Makeasti Oravainen» olerkien abestiak egokiak izan daitezke. Zein aukeratuko duzue?
«Seitsemän miehen voima» aukeratu duzue. Interpretatzeko baimena behar al da?
«Makeasti Oravainen» aukeratu duzue. Interpretatzeko baimena behar al da?
Aleksis Kiviren «Laulu Oravasta» olerkia aukeratu duzue. Olerkia erabiltzeko baimena behar al da?
Promozio-materiala egiten hasi zarete. Liburuetan, aldizkarietan eta Interneten irudi oso onak aurkitu daitezke. Iragarkietan irudiak erabiltzeko baimena behar al da?
Musikaletan dekoratuak behar dira.
Obra eszenaratzeko, Mauri Kunnasen Zazpi txakur-anaiak liburuko ilustrazioak erabiltzea erabaki duzue: agertokiaren atzeko paretan proiektatuko dituzue. Irudiak erabiltzeko baimena behar al da?
Obra eszenaratzeko, liburuetan eta Interneten aurkitutako paisaien argazkiak erabiltzea erabaki duzue: agertokiaren atzeko paretan proiektatuko dituzue. Irudiak proiektatzeko baimena behar al da?
Zuen taldeko kide batek musikalaren gidoia sare sozialetan zabaldu zuen. Eskola Piratako DBHko 3. mailako ikasleek gidoia aurkitu eta musikalaren ideia kopiatu dute. Zazpi sagu-anaien beren musikala egin dute. Eskola Piratako ikasleek ongi egin al dute?
Musikalean abesti batzuk eta musika interpretatuko dituzue. Musika interpretatzeko baimena behar al da?
Estreinaldia berehala da.
Soinua grabatzeko eta musikala filmatzeko ordua da! Asmoa da musikala CDn eta DVDn ere saltzea. Inoren baimenik behar al da, musikalaren bideo bat grabatzeko?
Ikasle batek musikala mugikorrarekin grabatu du, eta bideoa YouTubera igotzea pentsatzen ari da.
Entseguetan musikalaren abesti guztiak grabatu nituen. Interneten zabaldu behar al nituzke?
Ederki! Musikalak arrakasta izan du, eta, emanaldian, musikalaren bideoak eta CDak ongi saldu dira. Egile Eskubideen Ikasgelako DBHko 4. mailako gelak ikasturte amaierako bidaiarako dirua bildu du, eta nora joan pentsatzen hasi dira.
Ikuskizunak arrakasta izan du, baina gelakideek sarreren diru-sarrerak bakarrik jaso dituzte. DVD eta CDen salmentak ez du funtzionatu, musikalaren bideoa eta abesti guztiak Interneten zabaldu zirelako.
Ikuskizunak ez du arrakastarik izan, ikasleek ez dituztelako behar diren baimenak eskatu.
Jolasa amaitu da. Eskola Piratak Egile Eskubideen Ikasgelak baino lehenago egin du bere musikala, eta inguruko haurtzaindegi eta ikastetxeetan antzeztu du. Ez du merezi antzezpen-mota bera egitea ikusle berentzat eta aldi berean. Gelakideak dirua biltzeko ideia berriak pentsatzen hasi da.