OBRA BAT ALDATZEKO, BAIMENA BEHAR DA Animazio bat egitea obra baten moldaketa da. Obra bat moldatzeko, egilearen baimena behar da.
IRUDIAK ERABILTZEA Honako hauek erabil ditzakezu: a) Zuk egin edo ateratako irudiak b) Beste pertsona batzuek egin edo ateratako irudiak
Egilearen baimenarekin
Creative Commons lizentzia batekin Begira ezazu, lizentzien sinboloetan, irudia alda daitekeen. Irudiarekin batera Creative Commons lizentziaren sinboloa eta egilearen izena jarri behar dira.
c) Egile-eskubiderik ez duten irudiak Babes-epea iraungia duten irudiak libre argitaratu eta erabil daitezke.
MUSIKA TXERTATZEA Animazio bati musika jartzeko, musikaren eskubideen titularren baimena behar da. Baimena eskubideak kudeatzen dituzten erakundeek eman dezakete; adibidez, SGAE, SEDA, AGEDI eta AIEk.
Zure musika egin edo Interneten legez eskura dagoen musika erabil dezakezu; Interneteko musikak Creative Commons edo beste lizentzia baten bitartez erabiltzeko baimendua izan behar du. Bideoak erabiltzeko baldintzak ongi irakur itzazu.
SOINU-EFEKTUAK ERABILTZEA Soinu-efektu solteak, originalak badira, obra babestuak izan daitezke, eta, gainera, marka gisa babestuta egon daitezke. Horrelakoetan, oro har, baimena behar da erabiltzeko.
Soinu-efektuak zuk zeuk sor ditzakezu edo Interneten erabiltzeko baimenduta dauden soinu-efektuak erabil ditzakezu. Bideoak erabiltzeko baldintzak ongi irakur itzazu.
LAN PERTSONAL BATEAN BIDEO BAT SARTZEA Lan batean bideo bat edo bideo-zati bat erabiltzeko, baimena behar da, salbu mugaren bat aplika badaiteke; aipu-muga, adibidez. Baimena egileari edo egile-eskubideen titularrari (adibidez, ekoizleari) eskatzen zaio. Gerta daiteke baimena Creative Commons lizentzia baten bitartez eman izana. Bideoak erabiltzeko baldintzak ongi irakur itzazu.
GOGOAN HARTU EGILEAREN ESKUBIDE MORALAK ETA PERTSONAREN OHOREA Beste pertsona batek egindako obra bat ezin da aldatu, baldin eta egilea edo obra mintzen baditu. Inor mintzen duten irudiak ezin dira ez zabaldu ez argitaratu. Pentsa ezazu zuri buruzko antzeko animazioren bat argitaratzea gustatuko ote litzaizukeen.
Gogora ezazu animazioan egilearen datuak aipatzea, eta baita erabiltzen dituzun irudi, bideo eta musikaren egileak ere.