Musika-pieza baten sorkuntzaren laburpena

Abesti berri bat sortzen denean, hura egiten parte hartzen duten pertsona guztienak dira musika-piezaren egile-eskubideak, hala nola konpositore, kanta-idazle eta moldatzailearenak.

  1. KONPOSATZEA
    Abesti bati lehendik ere existitzen den baten zati bat gehitu nahi badiozu, beti behar duzu egileen baimena, eta, egoera jakin batzuetan, baita interpretatzai- leena eta/edo ekoizleena ere (adibidez, zati hori jada grabatutako abesti baten parte bada). Lizentziei buruzko informazioa jasotzeko, eskura dituzu SGAE, SEDA (egileen ordezkariak), AIE (interpretatzaileen ordezkariak) eta AGEDI (fonograma-ekoizleen ordezkariak).
  2. LETRAK IDAZTEA
    Lehendik existitzen den edozein testu erabili nahi baduzu (adibidez, olerki bat) edo dagoeneko sortutako letrak beste hizkuntzaren batera itzuli nahi badituzu, testuaren jatorrizko egilearen baimena behar duzu. Hura lortzeko, kontsulta egin behar diozu egileari, baina CEDROk (olerkietarako, testu-lanetarako) edo SGAEk eta SEDAk (abesti-letretarako) ere lagunduko dizute.
  3. MOLDAKETAK EGITEA
    Abesti baten konposizioaren bertsio berri eta desberdin bat egokitu nahi baduzu, abestiaren konpositorearen baimena behar duzu. Testua itzultzeko, jatorrizko testuaren idazlearen baimena behar duzu. Baimenak lortzeko, jarri harremanetan SGAEko eta SEDAko bezeroentzako arreta-zerbitzuarekin.
  4. ABESTI BAT INTERNETERA IGOTZEA
    Gogoan izan abestia sortzen eta interpretatzen parte hartzen duen edonori baimena eskatzea argitaratzeko.
  5. BIDEO MUSIKALA
    Interneten argitaratu nahi duzun bideo musikal bat sortzen baduzu, eskuratu aldez aurretik irudien eta musikaren egileen baimenak, bideoa egin ahal izateko. Musika grabatua erabiltzen baduzu, lortu musikarien baimena ere. Bideoan pertsonak agertzen badira, haiek ere eman beharko dute baimena.