Ikasleek gela barruko blog itxi bat egiten dute elkarrekin. Elenak eta Josuk blogean musika-aipamen bat idaztea erabaki dute.
«Internetera musika igo daitekeela uste duzue?», galdetu die irakasleak ikasleei.
Aukeratu egokiena iruditzen zaizun aukera.
Gela barruko blog baterako izan arren, Internetera musika igotzeko, musika-egileen baimena behar da.
Interneten musika entzuteko, ez da beharrezkoa talde baten diskoa igotzea; badaude beste modu batzuk.
Zuzena! Artistek grabazioak salduz eta musika joz irabazten dute dirua. Deskarga ilegalak eginez gero, artistek ez dute ezer ere irabazten.