Sar al ditzaket irudiak, testu-laburpenak edo artikuluak ikasleentzat sortzen ditudan materialetan, iturria behar bezala adierazten badut?

Aipu-muga oinarri hartuta, irakasle batek obra propio batean (adibidez, ikasleentzat sortzen dituen materialak, tesi bat, txosten bat, etab.) besteren obra baten zati bat edo izaera plastiko edo fotografiko figuratiboko obra isolatu bat sartu ahal izango du, baldin eta dagoeneko jendarteratuta dauden obrak badira eta aipu gisa edo analisi, iruzkin edo iritzi kritiko gisa sartzen badira. Erabilera hori irakaskuntzan edo ikerketan egin ahal izango da bakarrik, txertatze horren xedeak justifikatzen duen neurrian eta erabilitako obraren izena eta egilea aipatuz. Ezin izango du zatirik edo irudirik sartu, baldin eta irakaskuntza- edo ikerketa-helbururik ez badago.

Aipuak helburu garrantzitsu eta justifikatua izan behar du, norberaren testu edo aurkezpen bati laguntzeko. Baldintza horiek betetzen ez badira, irakasleak edo ikastetxeak baimena beharko du.

More