Egile-eskubideek artistari edo lan sortzaile baten egileari eskubide esklusiboa ematen diote sortu duen obra nola erabiltzen den erabakitzeko. Obrak ez dira egilerik gabe sortzen. Egile-eskubideek bermatzen dute lan sortzaile baten egileak lan horrekin bizimodua ateratzeko aukera duela. Bestalde, jabetza intelektuala zuzenbide-eremu baten izen komuna da, zeinaren zeregina baita egile-eskubideak eta egile-eskubideen eskubide hurkoak babestea; hala deritze ekoizleek, argitalpen jakin batzuen argitaratzaileek, artistek, interpretatzaileek eta exekutatzaileek dituzten eskubideei.
Marrazki bat egiten duzunean, istorio bat idazten duzunean, musika-pieza bat konposatzen duzunean edo film bat egiten duzunean, egilea zara eta sortu duzun obra nola erabil daitekeen erabakitzeko eskubidea duzu. Egile-eskubideak obra sortzen denean sartzen dira indarrean. Obra bat babestuta egon dadin, ez da beharrezkoa erregistratzea edo © sinboloa erabiltzea.
Egile-eskubideak nazioarteko lege eta akordioetan oinarritzen dira. Sektorean, nazioarteko zenbait hitzarmen sinatu dira, beste estatu kontratatzaile batzuetako jatorrizko obren eta haien eskubide hurkoen babesei lotutako obren babesa handitzeko.
Gure Estatuko legeriari ere eragingo diote EBren egile-eskubideei buruzko zuzentarauek, alderdi batzuetan nazioarteko hitzarmenek eskatzen dutena baino babes-maila handiagoa ematen baitute. Praktikan, Espainian, atzerriko ia material guztiak Estatuko materialaren babes-maila bera du egile-eskubideei dagokienez.