Obren erabilera
Irakaskuntzan, nola erabil ditzaket beste pertsona batzuek egindako materialak?
- Babestutako obra bat bada (sorkuntza originala), egilearen edo kasuan kasuko kudeaketa-erakundearen baimena behar da.
- Egile-eskubideek ez dituzte informazio soila, ideiak eta printzipioak babesten; horiek libreki erabil daitezke, baldin eta zeure hitzekin idazten badituzu. Ideia, printzipio edo informazio horiek adierazteko modua babesten da.
- Libreki erabil daitezke honako hauek: legeak, erregelamenduak eta dagozkien proiektuak, jurisdikzio-organoen ebazpenak eta erakunde publikoen egintzak, erabakiak, eztabaidak eta irizpenak, aurreko testu guztien itzulpen ofizialak, eta babes-epea amaituta duten obrak.
- Jabetza Intelektualari buruzko Legeak jabetza intelektualarekin lotutako eskubideen mugen eta salbuespenen zerrenda itxi bat jasotzen du.
- Ikastetxeentzat lortutako baimenekin, obrak hainbat modutara erabil daitezke irakaskuntzan.
- Agian autoreak bere obra (irudi bat, musika edo bideo bat) erabiltzeko baimena eman du lizentzia baten bidez; esate baterako, Creative Commons lizentzia baten bidez. Irakurri gehiago Creative Commons lizentziei buruz.
- Obra bat erabiltzeko baimena zuzenean eska dakioke eskubideen titularrari edo, bestela, hura ordezkatzen duen eta jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen erakundeari.
Printzipioz, egilearen baimena behar da beste norbaitek sortutako obra bat erabiltzeko.