Egokitzapen bat egiteko, eskuarki, autorearen edo eskubideen titularren baimena behar izaten da. Egileak obrari buruz erabakitzeko eskubidea du, beste genero literario edo artistiko batera moldatzean, aldaketak eginda zein egin gabe (hala nola itzulpenak edo egokitzapenak).
Adibidez, lehendik dagoen obra bati gehikuntzak edo beste aldaketa batzuk egiten zaizkionean gertatzen da egokitzapen bat. Hau egokitzapen bat da, adibidez: sinfonia bati moldaketa berriak egitea, literatura-obra bat laburtzea edo liburu bat film edo antzezlan bihurtzea. Egokitzapen bat egiteko, jatorrizko obraren egilearen baimena behar da.
Hala ere, ez da baimenik behar jatorrizko obra babes-epea (jatorrizko egilea hil eta 70 urtera, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik) amaitu bada edo, adibidez, obra egokitzea baimentzen duen Creative Commons lizentzia batekin argitaratu bada.
Parodia-mugan oinarrituta ere alda daitezke obrak. Parodia-muga oinarri hartuta, ez du egilearen adostasuna behar jendarteratutako obraren parodiak, betiere harekin nahasteko arriskurik ez badago, eta jatorrizko obrari edo egileari kalterik ez badakarkio. Materiala editatzean, gogoratu behar da egilearen eskubide moralak errespetatu behar direla. Webgune honetan duzu CEDRO lizentziari buruzko informazio gehiago: www.cedro.org