1. Informazio orokorra
www.auladerechodeautor.org webgunea EGDPI Eskubide Erreprografikoen Espainiako Zentroaren mende dago (aurrerantzean CEDRO). EGDPI jabetza intelektualeko eskubideak kolektiboki kudeatzen dituen erakundea da, eta helbide honetan dago: Alcalá 26, 3 (sarrera: Cedaceros 1), 28014 Madril (telefonoa, +34 91 308 63 30; faxa, +34 91 308 63 27; helbide elektronikoa, cedro@cedro.org)
CEDROren IFZa V-78652203 da; Barne Ministerioko Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatua dago, 74.685 zenbakiarekin, eta egile-eskubideak kudeatzeko entitate gisa jarduteko baimendua dago Kultura Ministerioaren 1988ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez.
Egile Eskubideen Ikasgela Finlandiako Kopiosto elkartearen zerbitzu bat da jatorriz, eta Hezkuntza eta Kultura Ministerioak mantentzen duen Kopiraitti.fi zerbitzuaren barruan dago. Espainiarako bertsioa EGDPI ESKUBIDE ERREPROGRAFIKOEN ESPAINIAKO ZENTROAREN (CEDRO) mende dago.
2. Legezko ohar honi buruz
Lege-ohar honen xedea da www.auladerechodeautor.org webgunearen bidez eskuratu daitekeen zerbitzurako irispidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dituzten baldintza orokorrak aurkeztea, bai eta edukiak erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak ere.
CEDROk edo Kopiostok ez badute baliatzen edo gauzatzen legezko ohar honetan zehaztutako eskubide edo xedapenen bat, ezin izango da interpretatu hari uko egiten diotela, ez bada hori idatziz aitortu eta adostu.
Baldintza orokor hauetaz gain, CEDROk baldintza partikularrak ezar ditzake bere webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu espezifiko batzuen erabilera arautzeko. Baldintza orokor hauetan ezarritakoa eta zerbitzu edo eduki baten baldintza partikularrak bat ez badatoz, azken horietan xedatutakoa nagusituko da.
3. Erabiltzaileak
Webgune honetan sartu, nabigatu edo jardute hutsak erabiltzaile-izaera ematen dio hori egiten duenari. Gertaera horietako bat gertatzen den unetik, erabiltzaileak erabat eta inolako erreserbarik gabe onartzen ditu legezko ohar honetako baldintza orokorrak, bai eta webguneko zerbitzu eta eduki jakin batzuetarako ezar daitezkeen baldintza partikularrak ere, halakorik ezartzen bada. Horregatik, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du legezko ohar hau.
4. Webgune honen, beraren edukien eta zerbitzuen erabilera
Zerbitzua irakaskuntza-erabilera ez-komertzialerako edo erabilera guztiz pertsonalerako prestatua da.
Erabiltzaileak zilegi du materiala inprimatu, bistaratu edo ikasleei publikoki erakustea bere irakaskuntza-jardueretan bakarrik eta helburu komertzialik ez badago. Era berean, erabiltzaileak zilegi du materiala bere erabilerarako inprimatzea. Erabilera-baldintza hauetan edo legean baimendutakoak ez diren beste helburu eta testuinguru batzuetan materiala erreproduzitzeko eta erabiltzeko, CEDROren baimen espresua behar da nahitaez.
CEDROri baimena eskatu behar zaio, aldez aurretik, www.auladerechodeautor.org webguneko edukia beste webgune edo Interneteko guneen edo argitalpen baten zati gisa sartzeko edo datu-base bat sortzeko.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau eta beraren zerbitzuak eta edukiak zuzen eta legezko eran erabiltzeko, indarrean dagoen legeriaren, fede onaren, oro har onartzen diren erabileren eta ordena publikoaren arabera.
Erabiltzaileak ez du egingo gune honetako orrietan kalteak eragin ditzakeen ekintzarik, ez eta webgunea erabilgaitz bihurtu, gehiegi kargatu edo edozein modutan hondatu dezakeen ekintzarik ere. Halaber, ez du beste erabiltzaileei webgunea normal erabiltzea edo baliatzea eragotz diezaiekeen jarduerarik egingo.
Debekatuta daude webgune honen edukiekin zerikusia duten egintza hauek:
Erabiltzaileari informazio egiazko eta legezkoa ematea dagokio. Erabiltzaileen ardura da CEDROk zerbitzua erabiltzeko ematen dizkien pasahitzen eta bestelako identifikatzaileen konfidentzialtasuna gordetzea, eta hitz ematen dute ez diotela inori utziko haiek erabiltzen, ez modu iraunkorrean ez aldi baterako. Erabiltzailearen ardura izango da hirugarren batek webgune honetako zerbitzuak legez kontra erabiltzea berak ez duelako arduraz erabili pasahitza.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio CEDROri pasahitzak eta bestelako adierazleak behar ez bezala erabiltzea ekar dezakeen edozein gorabehera, hala nola lapurreta edo galera. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, CEDROk ez du bere gain hartuko baimenik gabeko hirugarrenek pasahitzak behar bezala erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik.
5. Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak
Kopiosto eta CEDRO dira webgune honetako edukien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen titularrak, edo eskubide horiek erabiltzeko behar den baimena dute. Erabiltzaileak webgune honetan sartu, nabigatu eta erabiltzeak ez du esan nahi, inola ere, Kopiostok edo CEDROk eskubide horiei uko egin dienik, eskualdatu dituenik, lizentzia eman duenik edo guztiz edo partez laga dituenik.
Ondorioz, ezin da ezabatu, saihestu edo manipulatu egile-eskubideen oharra (“copyright”), ez eta edukiei erantsitako Kopiosto edo CEDROren eskubideak identifikatzeko beste edozein datu ere, ez eta babes-gailu teknikoak, aztarna digitalak edo edukietan jasoak izan daitezkeen informazio- edo identifikazio-mekanismoak ere.
Era berean, debekatuta dago webguneko eduki guztiak edo batzuk asmo publiko edo komertzialetarako erreproduzitzea, aldatzea, berrerabiltzea, ustiatzea, publikoki komunikatzea, artxiboak kargatzea, postaz bidaltzea, transmititzea, erabiltzea, tratatzea edo edozein modutan banatzea, baimen espresu eta idatzirik izan ezean.
Debekatuta dago, halaber, CEDROren edo Kopiostoren baimenik gabe haien izen edo marka komertzialak erreproduzitzea edo erabiltzea.
Hirugarrenek ekarritako edukiei dagozkien jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen zilegitasuna haien erantzukizun esklusibokoa da.
6. Erantzukizuna
Webgune hau erabiltzearen erantzukizuna erabiltzaileari soilik dagokio. Erantzukizun hori orobat aplikatuko zaio erabiltzaileak edo hirugarren batek webgunean edo haren zerbitzuetan sartzeko beharrezkoak izan daitezkeen pasahitzen edo antzeko identifikatzaileen erabilerari ere.
Betiere, CEDROk eskubidea du baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei webgunerako sarbidea ukatzeko, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, edo ezarriak diren baldintza partikularrak ukatzeko.
CEDRO ez da inola ere erantzule izango arrazoi hauengatik sor daitezkeen kalte-galerengatik:
7. Zerbitzuaren eginkizunak aldatzea edo zerbitzua amaitzea
CEDROk eskubidea du zerbitzuaren edukia, funtzionamendua eta erabilera-baldintzak aldatzeko, baldin eta aldaketak zerbitzua garatzeko beharrezkoak badira edo justifikatutako beste edozein arrazoi baldin bada. Gainera, eskubidea du noiznahi zerbitzua emateari uzteko ere.
8. Pribatutasun-politika eta cookieak
Datuen babesari eta cookieei buruzko gure politikak zein diren jakiteko, irakurri gure Pribatutasun Politika eta gure Cookieei buruzko Politika.
9. Estekak
Webgune honetan dauden hirugarrenen web-orrien estekak eta edukiak ez daude CEDROren erantzukizunaren pean, eta ezin da bermatu erabiltzailea sartzen denean zehatzak izatea.
9. Jurisdikzioa
Legezko ohar hau Espainiako legeriak eraenduko du.
CEDROk eta Erabiltzaileak uko egiten diote legokiekeen beste edozein foruri, non eta aplikatzekoa den legeriak ez duen besterik xedatzen nahitaez, eta Madrilgo Epaitegi eta Auzitegien Jurisdikzioaren mende jartzen dira, hemen ezarritakoa interpretatu, aplikatu, bete edo ez betetzeari dagokionez, webgune honetako zerbitzua eta bertako zerbitzu eta edukiak eskaintzearen ondorioz sor litezkeen arazo edo balia litezkeen akzioetarako.