1. Tratamenduaren arduradunaren identitatea
Titularra: EGDPI Eskubide Erreprografikoen Espainiako Zentroa (aurrerantzean, CEDRO)
Helbidea: Alcalá kalea 26, 3 (sarrera: Cedaceros kalea 1), 28014 Madril
IFZa: V-78652203
Erregistroa: Barne Ministerioko Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatua, 74.685 zenbakiarekin, eta egile-eskubideak kudeatzeko erakunde gisa jarduteko baimendua, Kultura Ministerioaren 1988ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez.
Domeinua: https://www.auladerechodeautor.org/ eta www.cedro.org
Helbide elektronikoa: dlp@cedro.org
DBO / Kontaktua:
Bird & Bird (International) LLP
Castellana pasealekua 7, 7. solairua
28046 – Madril
Indarrean dagoen datu pertsonalei buruzko araudiarekin eta aplikatu beharreko egungo gainerako legeria muntadunarekin bat etorriz, erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da emandako datu pertsonalak honetarako soilik erabiliko dituela CEDROk: datuak jasotzen diren formularioan deskribatutako helburuetarako eta https://www.auladerechodeautor.org/ bidez emandako zerbitzua kudeatzeko, bere profila kudeatzeko edo pasahitz berri bat sortzeko.
2. CEDROren jarduerei, jabetza intelektualeko eskubideei eta kulturari buruzko informazioa
Gure erakundearen jarduerei buruzko informazioa bidaltzea onartu baduzu CEDROren webguneetan dauden formularioetako edozeinetan, jakinarazten dizugu CEDROk zuk emandako datu pertsonalak tratatuko dituela bere jardueraren berri emateko, bere interes legitimoa harturik oinarri, zurekiko harreman juridikoa dagoela jotzen bada, edo, bestela, zure eta CEDROren arteko harreman juridikorik ez badago, pribatutasun-baimena markatzean zuk emandako adostasuna harturik oinarri.
Jakinarazten dizugu erakundeak zure datuak gordeko dituela negozio-harremanak irauten duen eta zuk informazioa jasotzeari uko egiten ez diozun bitartean edo zure adostasuna ezeztatzen ez duzun bitartean, hargatik eragotzi gabe aplikatu beharreko legezko betebeharrek dirauten bitartean gordetzea datuak. Lorpen berrienak eta erabiltzaileen profilean gordetako bestelako informazioa gutxienez hiru urtez gordeko dira, adostasuna ezeztatzen ez bada behintzat. Zure profila ez bada ezertarako erabiltzen hiru urtean, zerbitzu-hornitzaileak eskubidea du profila ezabatzeko, baita hartan gordetako datuak ere.
Era berean, jakinarazten dizugu ezen, oinarri legitimatzailea interes legitimoa bada, aurka egin diezaiokezula datuak adierazitako helburuekin tratatzeari, edozein unetan, cedro@cedro.org helbidera mezu elektroniko bat bidalita.
3. Harremanetarako eta erregistrorako formularioak
CEDROren webguneetan harremanetarako edo erregistrorako formularioren bat bete baduzu, jakinarazten dizugu erakundeak formulario horietan emandako datu pertsonalak erabiliko dituela zure kontsultei erantzuteko eta eskatutako zerbitzua kudeatu eta izapidetzeko. Horretarako, dagokion formularioa bete eta bidaltzean Pribatutasun Politika onartuz eman duzun adostasuna izango da oinarri, edo alderdien artean dagoen harreman juridikoa gauzatzea, erregistroak harreman juridiko hori ezartzen duela ulertzen bada.
Jakinarazten dizugu, era berean, CEDROk zure datuak gordeko dituela zurekiko negozio-harremanak irauten duen bitartean edo adostasuna ezeztatzen ez duzun bitartean, hargatik eragotzi gabe zure datuak gordetzea erakundeari aplikagarri zaizkion legezko betebeharrek irauten duten bitartean.
4. Datu pertsonal guztien eskubide komunak baliatzea
Eskubidea duzu CEDROn zure datu pertsonalak tratatzen ari garen egiaztatzeko. Kasu horretan, eskubidea duzu zure datu pertsonaletara irispidea izateko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, haien tratamendua mugatzeko eta eramangarritasunerako, bai eta zure adostasuna errebokatzeko aukera ere. Eskubide horiek idatziz baliatu ahal izango dituzu, cedro@cedro.org helbidera posta elektronikoz idatzita edo posta arruntez helbide honetara idatzita: Alcalá kalea 26, 3. solairua, 28014 Madril.
Bereziki zure eskubideak baliatzean gogobetetasunik lortu ez baduzu, kontrol-agintaritza nazionalean erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu. Horretarako, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo behar duzu: Jorge Juan kalea 6, 28001-Madril.
5. Datuak hirugarrenei jakinaraztea
Oro har, CEDROk ez dizkie datuak hirugarrenei lagako, legezko betebeharra izan ezik. Hala ere, baliteke, zerbitzuak behar bezala eman ahal izateko, erakundeak zenbait datu pertsonal jakinarazi behar izatea zerbitzua ematen dioten hirugarrenei, behar bezala funtzionatzeko soilik.
Nolanahi ere, datu-komunikazio horiek hirugarren horien tratamendu-enkargu gisa gauzatuko dira, CEDROri zerbitzuak emateko.
Alde horretatik, CEDROk tratamendu-enkargurako kontratuak izango ditu erakundearen ardurapeko datu pertsonalak tratatzen edo eskuratzen dituzten hirugarrenekin, datu-babeseko araudian ezarritakoa betez.
6. Webguneen/web-orrien gomendioa
CEDROk, webguneren bat gomendatzen edo estekatzen duenean, erabiltzailearentzat interesgarriak direla uste duelako egiten du hori.
Erakundea ez dago behartuta estekatzen edo gomendatzen dituen webgune eta web-orriak gainbegiratzera. Aipatutako horiek CEDROtik kanpoko pertsona juridiko edo fisikoek edo nortasunik gabeko erakundeek sortuak dira. CEDROk ez du esku hartzen haien kudeaketan, ez ditu finantzatzen, ez du erabakitzen haien edukiei buruz, eta ez ditu kudeatzen estekatutako edo gomendatutako webguneek ematen dituzten zerbitzuak (ez haietan parte hartzen). Erakundeak esteka baliogabetu egingo du, eta ez du gomendatuko webgunea/web-orria, jakiten badu ematen dituen zerbitzuak legez kontrakoak direla edo hirugarren batzuen ondasun edo eskubideei kalte egiten dietela, kalte-ordaina jasotzeko modukoa.
7. Cookieen erabilera
Egin klik hemen cookieen erabilerari buruzko informazioa lortzeko.
8. Datuen segurtasuna
CEDROk datu pertsonalak babesteko araudiak eskatzen dituen segurtasun-neurriak hartu ditu lantokietan eta lokaletan, sistemetan, komunikazio-azpiegituretan eta abarretan. Neurri logikoak, fisikoak, antolamenduzkoak eta kontratuzkoak ere hartu ditu, besteak beste, hirugarrenek baimenik gabe datuetara irispidea izatea galarazteko eta datuok suntsitu, aldatu, erreproduzitu, zabaldu, transmititu edo berrerabiltzea galarazteko.
Hala eta guztiz ere, zuk sarean informazio pertsonala ematen baduzu, arriskua dago hirugarren pertsona batzuek, haien kontrola gure eskuetatik kanpo dagoenean, informazio hori atzemateko eta erabiltzeko aukera izan dezaten.
Erakundea saiatzen da informazio pertsonala eta haren pribatutasuna babesten, baina ezin da bermatu sarearen bidez eta zeure ardurapean ematen duzun informazioaren segurtasuna.
9. Pribatutasun-politikaren indarraldia eta aldaketa
Pribatutasun-politika hau indarrean dago 28/09/2022(e)tik; erabiltzaileak artxibatu eta/edo erreproduzitu dezake.
Politika hau aldatzen ahalko da une bakoitzean indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzak aldatzen badira, erabaki judizialek eta jurisprudentzia-aldaketek hala ondorioztatzen badute, bai eta erakundearen enpresa-jarduera eta -estrategia aldatzen badira ere. Aldaketa horiek esanguratsuak direnean, erabiltzaileari jakinaraziko zaizkio.