CEDROk cookieak erabil ditzake erabiltzaile batek webguneko orrietan nabigatzen duenean. Cookieak ordenagailu jakin bateko (erabiltzaile anonimo baten) nabigatzailearekin soilik lotzen dira, eta berez ez dituzte ematen erabiltzailearen izen-deiturak.
Cookie bat testu-fitxategi txiki bat da, zerbitzari batek erabiltzaile baten ordenagailuaren disko gogorrean jar dezakeena eta web-orriak informazio jakin bat gogoratzeko aukera ematen duena (hizkuntza-lehentasunak edo beste aukera batzuk), hurrengo bisita errazteko eta nabigazio-esperientzia hobetzeko. Gure kasuan, erabiltzaileak web-orrian egindako bisitari buruzko informazio anonimoa du.
Informazio hori lagungarria izan daiteke CEDROrentzat, hari esker saia baitaiteke webgunea eta zerbitzuak ahalik eta gehien bat etor daitezen erabiltzaileen behar eta lehentasunekin. Interneteko nabigatzailea konfigura dezakezu ordenagailuan cookie berri bat gordetzen den bakoitzean jakinarazteko eta, hala, cookie hori onartu edo ez erabakitzeko. Jarraibide espezifikoetarako, mesedez, jo ezazu Interneteko nabigatzailearen laguntza-atalera.
Ildo horretan, jakinarazten dizugu gure webgunean hirugarrenen cookie-mota bakar bat aurkitu dezakezula:
Google Analytics-en cookiea [-utmb; -utmc; -utmz], zeinaren helburu bakarra nabigazio-datu estatistiko anonimoak lortzea baita. Cookie horri buruzko informazioa lortzeko, egin klik esteka honetan: https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage. Jakinarazten dizugu, halaber, Google Analytics-en cookieak ezgaitu ditzakezula esteka honetan sakatuz: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout?hl=es
CEDROren beste gune batzuetan, zehazki sare sozialetan, hirugarrenen cookieak instalatzen dira. Haien helburuak deskribatuta daude sare sozial bakoitzaren web-orrietan.