Copyright-epea

Babes-epeak zehazten du egile-eskubideen iraupena. Behin babes-epea iraungi denean, obra libreki erabil daiteke inolako baimenik gabe, baina beti adierazi behar da obraren egilearen izena.

Egile-eskubideen indarraldia

Europako Esparru Ekonomikoan jatorria duten obren babes-epea egilearen bizitza + 70 urte da, hiltzen den urtearen amaieratik aurrera. Gainera, Espainian, 1987ko abenduaren 7a baino lehen hildako egileentzako, babes-epea 80 urtekoa izango da.

Lan anonimo edo pseudonimoak ustiatzeko eskubideek hirurogeita hamar urte iraungo dute, modu zilegian ezagutarazten diren unetik aurrera, salbu eta egilea nor den jakina bada, kasu horretan heriotzaren data hartuko baita kontuan.

Lankidetzan egindako obren kasuan, lan zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak barne, egilekideen bizitza osoa iraungo dute, eta hirurogeita hamar urte, bizirik geratu den azken egilekidea hiltzen denetik edo hiltzen dela deklaratzen denetik aurrera.

Obra fotografikoen babes-epea egilearen bizitza + 70 urte da, heriotza-urtearen amaieratik.

Argazki soilen babes-epea 25 urtekoa da, argazkiak atera zirenetik. Zatika, liburukietan, emanaldietan edo faszikulutan zabaldutako obren kasuan, independenteak ez badira eta babes-epea obra modu zilegian zabaltzen denean hasten bada, epe hori bereizita zenbatuko zaio elementu bakoitzari.

Eskubide hurkoen babes-epea kasu zehatzaren araberakoa da. Babes-epe guztiak egilearen heriotzaren edo heriotza-deklarazioaren, edo modu zilegian jendarteratu, argitaratu edo gauzatu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera zenbatuko dira, dagokionaren arabera.

Jabetza Intelektualari buruzko Legea, 26. eta 30. artikuluak.

Egile-eskubideak egilearen bizitza guztian zehar daude indarrean, eta 70 urtez, hiltzen den urtearen hurrengo urtarrilaren 1etik aurrera.
1987ko abenduaren 7a baino lehen hildako egileen kasuan, iraupena 80 urtekoa izango da, eta ez 70 urtekoa, egilearen heriotzatik.