Auladerechodeautor.org webgunearen erabilerraztasuna

Erabilerraza izateak esan nahi du webguneak eta aplikazio mugikorrak eta horien edukiak edonork erabil eta uler ditzakeela.

auladerechodeautor.org online zerbitzua Kopiosto erakundeak egile-eskubideak ikasteko eta irakasteko sorturiko material ludikoa da. CEDROk Espainiarako lizentzia du eta, Kopiostoren baimenarekin, materiala moldatu du. Hainbat hezkuntza-maila eta adin-tartetarako materiala da, eta egile-eskubideei buruzko informazioa ematen du.

Erabilerraztasunaren aitorpena 2020ko otsailaren 1ean egin zen. Adierazi zenbateraino betetzen dituen auladerechodeautor.org webguneak erabilerraztasuna zehazteko erabilitako irizpideak. Irizpideak webgunearen erabilerraztasun-jarraibideetan daude zehaztuta (Web Edukiaren Erabilerraztasun Jarraibideak, WCAG). WCAGren helburua da desgaitasunak dituzten pertsonek ere online zerbitzuak erabili ahal izatea, modu desberdinetan. Baldintzak betetzen diren ala ez jakiteko, hiru maila ebaluatzen eta zehazten dira: A maila, AA maila eta AAA maila.

auladerechodeautor.org webguneak neurri handian betetzen ditu 2.1 web-edukiaren erabilerraztasun-jarraibideetako baldintzak (WCAG).

  • Hasiera batean, webgunearen erabilgarritasunean, ikus-diseinuan eta egikaritzean kontuan hartu da argitasuna eta behar adina kontraste grafiko izatea.
  • auladerechodeautor.org ikus-esperientzia eta -inpresioetan oinarrituta dago. Erabilerraztasunari dagokionez, pantaila-irakurgailuaren funtzionaltasuna kontuan hartu dugu; baina ez dugu, adibidez, irudi eta bideoen testu baliokiderik sortu, ikusteko desgaitasuna dutenentzako.
  • Webgunea tableta, ordenagailu eta telefono adimendunetan erabil daiteke.
  • Webgunean teklatua erabiliz nabiga daiteke.

Bateragarritasuna nabigatzaileekin eta laguntza-teknologiekin

Webgune hau nabigatzaile hauekin da bateragarria:

  • Chrome
  • Firefox
  • Edge
  • Safari

Webgune hau laguntza-teknologia hauekin da bateragarria:

  • Pantaila-irakurgailua


Erabilerraztasun-arazo ezagunak

Orain, ezagutzen ditugun erabilerraztasun-arazoak deskribatuko ditugu. Zerrendan ez dagoen arazoren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Jolasak:

auladerechodeautor.org webguneak jolasak ditu, eta jolas horien helburua egile-eskubideei buruzko ezagutzetan sakontzea da. Jolasak ez dira teknikoki erabilerrazak. Jolasetako informazioa testu-fitxategi erabilerrazetan ere eskura dago webgunean.

Irudiak:

Irudi batzuek ez dute testu-deskribapenik. Infografiek, aldiz, orokorrean badute testu-deskribapena.

Goiburu-mailak:

Laburpenetan, zerrenda barruko goiburu-mailak ez datoz bat h1, h2, h3 eta h4 goiburuen ordenarekin.

Harremanetarako datuak
CEDRO, comunicación@cedro.org