Antzezlanen erabilera

Antzezlan bat antzeztea komunikazio publikoko egintza bat da. Beraz, beti eskatu behar da baimena antzoki profesional eta amateur batean obra bat jendaurrean antzezteko, baita ikastetxeetako eta gazte-elkarteetako auditorioetan aurkezteko ere. Jendaurrean egiten den eta edozein pertsona bertaratu daitekeen emanaldi bat publikoa izango da, zenbat pertsona bertaratzen diren edo sarrera kobratzen den ala ez gorabehera.

Obrak antzezteko eskubideak zuzenean eska dakizkieke eskubideen titularrei edo haiek ordezkatzen dituen kudeaketa-erakundeari.

Antzezlanak antzezteko baimenak SGAEn eskura daitezke.