Lantegietarako jarraibideak

Proiektuetarako aholku eta ideiak

Egile-eskubideei buruko gaiak zenbait proiekturen testuinguruan agertu ohi dira. Ikasleek kontu hauetaz hausnartuko dute: beren lanean irudi bat erabil dezaketen, non aurkitu bideo baterako hondo-musika, nola adierazten diren egilearen datuak eta iturriak, eta zer-nolako eskubideak sortzen diren berentzat.

Proiektuak egitea errazteko, iturriak aipatzeko adibideak eta lanean material mota bakoitza (hala nola irudiak edo musika) erabiltzeko moduari buruzko jarraibideak aurki daitezke laburpenak Egile Eskubideen Ikasgelan. Proiektu bat egitean edo gauzatzean, Egile Eskubideen Ikasgelako jokoak eta materialak erabiliz ere azter daitezke egile-eskubideak.

Egile Eskubideen Ikasgelak jarraibide berriak ditu lantegietarako, eta haietan proiektuetan baliatzeko aholku eta ideia onak daude. Jarraibide guztiek Ikasgelako egile-eskubideen materialetarako estekak dakartzate, bai eta proiektuarekin lotuta egile-eskubideen gaiak irakasteko ideiak ere.

Proiektuak Lehen Hezkuntzarako, DBHrako eta Batxilergorako dira egokiak.

LIBURU BATEN TRAILERRA

Helburua bideo labur bat egitea da, irakurri den liburu bat aurkezteko. Liburu baten trailerra proiektua ikastetxean bertan zein liburutegiarekin lankidetzan egin daiteke, eta, irakurketa-klubekin ere uztartu daiteke.

NAZIOARTEKO eTWINNING PROIEKTUAK

Sari Auramo irakasle eta eTwinningeko enbaxadoreak nazioarteko proiektuen bi eredu eta ideia bildu ditu Egile Eskubideen Ikasgelarako. Bata inguratzen gaituen naturari buruzkoa da, eta bestea, zenbait herrialdetako arte, musika eta literaturari buruzkoa.

Inguratzen gaituen natura

Kultur proiektua

KOMIKI BATEN PROIEKTUA

Komiki lantegirako jarraibideek komiki-proiektu bat egiteko ideiak biltzen dituzte.

Komiki-lantegia

Jarraibideek badituzte Ikasgelan ageri diren egile-eskubideen arauetarako estekak ere.