Proiektuaren helburua da Espainiako obrak (liburuak, musika, artelanak etab.) aurkeztea atzerriko ikastetxe proiektukideari eta hark aurkeztutako bere herrialdeko obrak ezagutzea. Proiektuaren helburua da ikasleak gidatzea zenbait sormen-eremu ezagut, beren testuak erabil eta ekoitz ditzaten eta haiek gozatu eta haien laguntzarekin adieraz daitezen. Proiektuan, egile-eskubideei eta haiek ekoizpen pertsonalean aplikatzeari buruz ere ikasiko da.
Proiektua nazioarteko proiektu gisa gauzatzeko pentsatuta dago. Nazioarteko proiektuan, ingelesa edo beste hizkuntza komun bat erabiliko da. Proiektua Espainiako beste ikastalde batekin batera edo bakarrik norberaren ikastaldean ere egin daiteke.
Honako hauetarako egokia: Lehen Hezkuntzarako, DBHrako, Batxilergorako eta Lanbide Heziketarako
Iraupena: 6-10 eskola. Erabilitako denbora aurkeztutako obra kopuruaren eta aukeratutako lan metodoen araberakoa izango da. Proiektuaren iraupena erabilgarri dagoen denboraren arabera planifika daiteke. Proiektuaren zati batzuk aisialdian ere egin daitezke.
Zer egingo den proiektuan:
Ikasleek beren herrialdeko literatura, musika eta ikusizko arteak ezagutuko dituzte.
Ikasleek aukeratutako liburuak, musika eta ikusizko arteak aurkeztuko dizkiete ikaskideei, zenbait hizkuntza- eta pintura-baliabideren bidez.
Ikasleek herrialde proiektukideko literatura, musika eta ikusizko arteak ezagutuko dituzte.
Ikasketa-helburuak:
Proiektua ezagutza-sorta zabal batekin lotuta dago, hala nola informazioaren eta komunikazioaren teknologien gaitasunak, multialfabetizazioa eta gaitasun kulturala, interakzioa eta adierazpena. Proiektuan, taldean lan egin daiteke zenbait irakasgairen artean. Proiektuan, liburutegia edo arte-museoak ere bisitatu daitezke, eta haiekin lankidetzan aritu. Proiektua irakasgai hauek irakasteko da bereziki egokia: hizkuntza eta literatura, musika, arte plastikoak eta, nazioarteko proiektu gisa, baita proiektuan erabilitako atzerriko hizkuntza ere (adibidez, ingelesa, portugesa, alemana edo frantsesa).
Proiektuak:
Ikasleak beren herrialdeko literatura, musika eta ikusizko arteak ezagutzera animatzen ditu, baita arlo horietako egileak ere.
Ikasleak beste literatura-, musika- eta arte-mota batzuk ezagutzera bultzatzen ditu.
Ikasleak artea, ingurumena eta ikusizko beste kultura batzuk modu multisentsorialean eta argazkiak eginez hautematera bultzatzen ditu.
Ikasleak beren hizkuntza eta irudimena pintura eta hizkuntza bidezko adierazpenaren bidez garatzera animatzen ditu.
Ikasleak informazioa eta ideiak sortzeko eta aurkezteko bitarteko ugari aprobetxatzera bultzatzen ditu.
Ikasleak multimedia-ingurune batean testu narratiboak, deskriptiboak eta bestelakoak sor ditzaten gidatzen ditu.
Egile-eskubideak ulertzen eta norberaren ekoizpenean errespetatzen irakasten die.
Ikasleak atzerriko hizkuntza bat erabiltzera bultzatzen ditu, eta beren hizkuntza-ezagutzak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz praktikatzera animatzen ditu.
Zenbait komunikazio-sistema eta aplikazio erabiltzen irakasten du, eta nazioarteko interakzioan
Interakziorako eta taldean lan egiteko trebetasunak hobetzen ditu.
Proiektua planifikatzea
Proiektukide bat bilatzea eta aukeratzea
Nazioarteko proiektu baterako proiektukide bat aurkitzeko modurik errazena eTwinning erabiltzea da.
Facebookeko taldeetan aurki daitezke, adibidez, Espainiako proiektu baterako egokiak diren ikastetxe proiektukideak.
Proiektuaren plataforma aukeratuko da
Proiektuan sortutako emaitzak Interneteko plataforma egoki batean zabalduko dira. Egokiak dira parte-hartzaile guztiak erraz sar daitezkeenak. Ona da materialaren zati bat gutxienez pasahitzarekin gorde badaiteke.
Proiektuan Espainiako parte-hartzaileak bakarrik badaude, Peda.net webgunea, hodeiko hainbat zerbitzu edo ikastetxeak eskainitako beste plataformaren bat erabil daitezke, adibidez.
Proiektuaren arauak
Lankidetzarako arauak sortuko dira, proiektuan egin daitezkeen edo egin ez daitezkeen gauzei buruz ikasleek eta ikastetxe proiektukideko ikasleek dituzten ideiak batera bilduz. Nazioarteko proiektuan, ingelesa edo beste hizkuntza komun bat erabiliko da.
Bi ikastetxeek gai hauetako zenbaiti buruzko ideiak bilduko dituzte:
Adeitasuna, iruzkinak egitea, objektibotasuna
Norberaren erantzukizuna (arreta, ahalik eta hobekien egitea)
Talde-lanaren jokoaren arauak
Egile-eskubideak (norbera egile gisa) eta beste norbaitek sortutako obrak erabiltzea eta egile-eskubideak errespetatzea (irudiak, testuak, musika)
Irakasleek informazioa trukatuko dute beren artean ikastetxe bakoitzean garrantzitsuentzat jo diren gaiei buruz, eta azken erabakia izango dute arauetarako zer aukeratzen duten. Aldi berean, erabakiko da zein ikastetxek idatziko dituen proiektuaren orrian erakutsiko diren arauak. Arauak poster edo antzeko bat marraztuz ere egin ahalko dira.
Aldez aurretik begiratu ea dauzkazun ikasleen lanak partekatzeko behar diren baimenak. Ikasle adingabeen kasuan, tutoreen baimena behar da ikasleen irudiak eta lanak partekatzeko.
Proiektua gauzatzea
Gaia irekitzea
Hasteko, ikasleekin batera eztabaidatuko da sormen-lanen zer egile-mota dauden, zer obra-mota sortzen dituzten, Espainiako zer egile eta obra ospetsu ezagutzen dituzten ikasleek.
Aholkua: Ikasleek Egile Eskubideen Ikasgelako Lehen Hezkuntzako 1.-3. mailetako memoria-jolasean joka dezakete, atazarako orientagarri gisa.
Egile-eskubideez hitz egingo da (zer esan nahi duten egile-eskubideek, norentzat sortzen diren egile-eskubideak, zer lan mota babesten duten…), bai eta jardunbide egokiez (nola sar ditzakedan irudiak, musika eta abar nire lanean). Egile-eskubideei buruz irakasteko eta ikasteko, Egile Eskubideen Ikasgelako materialak erabil ditzakezu, hala nola ikastaro bakoitzerako jokoak, proiektuen laburpenak, laburpen-makina eta iturriak aipatzeko adibideak.
Aholkua: Lehen Hezkuntzako 4.-6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzako QR kodedun orientazio-jokoak ere ingelesez daude Egile Eskubideen Ikasgelan.
Ikastetxe proiektukideko ikasleei aurkeztuko zaizkie. Ikasleek aurkezpen-gutun laburrak idatz ditzakete, edo bideo labur bat egin daiteke ikasleekin, beren ikasgelaz, ikastetxeaz eta Espainiaz hitz egiteko. Nazioarteko proiektuan, ingelesa edo beste hizkuntza komun bat erabiliko da.
Ataza-iradokizuna
Bingo-jokoak egingo dira ikasleekin, sormen-lanen egileei eta obrei buruz. Adibidez, joko-taulan, sormen-lanen egileak egongo dira eta, txarteletan, zenbait obra. Jokoaren ideia egilea eta obra zuzen elkartzea da.
LITERATURA PROIEKTUA
Ikasleek Espainiako zenbait liburu aukeratuko dituzte 3-4 laguneko taldeetan, eta idazleari eta liburuari buruzko informazioa bilduko dute. Liburutegian, Espainiako zenbait liburu ere ezagut daitezke. Liburuei eta idazleei buruzko informazioa bilatuko da liburutegian edo Interneten. Literatura proiektua liburutegiarekin lankidetzan egin daiteke.
Liburuen trailerren edo antzekoen PowerPointeko aurkezpenak egingo dira. Proiekturako aukeratutako plataforman partekatuko da lana ikastetxe proiektukidearekin. Proiektua egitean, kontuan hartu behar dira egile-eskubideak eta iturrien aipuak. Egile Eskubideen Ikasgelan, egile-eskubideei buruzko jarraibideak aurkituko dituzu: nola aipatu testuak, nola sartu irudiak lan batean eta nola aipatu iturriak.
Hausnartzea egile-eskubideek zer esan nahi duten idazlearentzat egile gisa. Halaber, ikasleak jar daitezke harremanetan, adibidez, editore edo idazle batekin, eta galdetu zer esan nahi duten beraientzat egile-eskubideek.
Ikastetxe proiektukidearen aurkezpenak ikusi. Komentatu zer desberdintasun eta antzekotasun zeuden liburuetan, libururen bat edo idazleren bat identifikatu ote zuten, kultura eta ingurunea liburuetan islatzen ote ziren…
Idazleari eta liburuari buruz bila daitekeen informazioaren adibideak:
Noiz bizi izan da idazlea?
Zenbat liburu argitaratu ditu?
Zer motatako liburuak argitaratu ditu idazleak (haurrentzako edo gazteentzako liburuak, eleberriak, suspense-liburuak, zientzia-fikziozko liburuak, olerkiak, komikiak, ez-fikzioa, biografiak, eleberri historikoak, etab.)?
Itzuli al dira beste hizkuntza batzuetara beraren liburuak?
Zeri buruzkoa da aukeratutako liburua?
Nolakoa da protagonista?
MUSIKA PROIEKTUA
Ikasleek, taldeka, zenbait musika-generotako Espainiako konpositore, kanta-idazle, abeslari eta taldeak bilatuko dute. Musika generoen adibide batzuk: pop, rock, hip hop, rap, heavy, metal, klasikoa, musika arina eta haurrentzako abestiak. Zenbait musika-generotako Espainiako egileen zerrenda egingo dute elkarrekin, eta talde bakoitzak aukeratuko du zeini buruz egingo duen talde-lana. Talde bakoitzak musika-genero bat aukeratuko du; horrenbestez, musika-estilo ezberdin bat ezagutu ahal izango da aldi berean.
Taldeka, ikasleek Espainiako musikari eta egileei buruzko informazioa bilatuko dute. Ondoren, aurkezpen guztiak batean batuko dira, eta ikastetxe proiektukidearekin partekatuko da adostutako proiektu-plataforman.
Proiektua egitean, kontuan hartu behar dira egile-eskubideak eta iturrien aipuak. Egile Eskubideen Ikasgelan, egile-eskubideei buruzko jarraibideak aurkituko dituzu: nola aipatu testuak, nola sartu irudiak eta musika lan batean eta nola aipatu iturriak.
Ikastetxe proiektukidearen proiektua eta haren herrialdeko musika ezagutzea. Aztertzea, adibidez, kultura nolabait islatzen den musikan, edo beren adin bereko haur edo gazteek bestelako musika entzuten duten. Ezagutzen al zenuen ikastetxe proiektukideko ikasleek aurkeztu dituzten konpositore, abeslari edo taldeetakoren bat?
Ataza-iradokizuna
Aztertu zer esan nahi duten egile-eskubideek musika-sortzaileentzat, eta nola ordain dakiekeen beren lanagatik.
Halaber, Ikasleak harremanetan jar daitezke, adibidez, musika argitaratzaile batekin edo musika-sortzaile batekin, eta galdetu zer esan nahi duten egile-eskubideek beraientzat.
Aholkua: Ikasle helduenek artistaren jokoan jokatu dezakete: DBHko 1. eta 2. mailako materialean dago, Egile Eskubideen Ikasgelan.
IKUSIZKO ARTEEN PROIEKTUA
Elkarrekin ezagutuko dute Espainiako artea. Artelanak Galeria Nazionalaren eta museoen webguneetan bila daitezke, edo arte museo bat bisitatu. Ikasleek taldeka aukeratuko dute Espainiako artista bat, eta hari eta haren artelanei buruzko informazioa bilatuko dute. Adibidez, noiz bizi izan den artista, zer aldi artistikotakoa den, zer arte-museotan dauden beraren obrak, eta abar.
Artistei buruzko PowerPoint aurkezpen bat edo antzeko zerbait egingo da, eta parteka daiteke ikastetxe proiektukidearekin adostutako proiektu-plataforman. Artelanekin, adibidez, argazki-collage bat ere egin daiteke, baldin eta horretarako baimena badago, muga edo salbuespen bat aplikatzekoa bada edo jabari publikoko artelanak badira. Proiektua egitean, kontuan hartu behar dira egile-eskubideak eta iturrien aipuak. Egile Eskubideen Ikasgelan, egile-eskubideei buruzko jarraibideak aurkituko dituzu: nola aipatu testuak, nola sartu irudiak lan batean eta nola aipatu iturriak.
Ikastetxe proiektukidearen proiektua eta beraren herrialdeko ikusizko arteak ezagutzea. Aztertzea, adibidez, ea herrialde bakoitzaren kulturak eraginik duen artean; hau da, ea kultura edo ingurunea islatzen diren artelanetan nolabait.
EBALUAZIOA
Azkenik, ebaluatu ikasleekin batera nola garatu ziren beren trebetasunak lana egitean.