Egilea: Sari Auramo
«Inguratzen gaituen natura» ikasturte osoa irauten duen proiektua da, non bi ikastetxek (biak Espainiakoak edo bat atzerrikoa) erakusten baitiote elkarri zer gertatzen ari den beren inguruneko naturan ikasturtean zehar. Ona litzateke ikastetxeak geografikoki urrun egotea. Proiektuan, egile-eskubideei eta haiek ekoizpen pertsonalean aplikatzeari buruz ere ikasten da.
Gida hemen deskargatu dezakezu pdf formatuan.
Honako hauetarako egokia: Lehen Hezkuntza
Programa Proiektuak ikasturte osoa irauten du, irailetik ekainera. Proiektuan, ataza bat dago eskola-urteko hil bakoitzerako. Gauzatzeko behar den denbora ezberdina da hilabete bakoitzean. Proiektuaren iraupena denbora erabilgarriaren arabera ere planifikatu daiteke, eta proiektua laburtu.
Udaberrian proiektuko kideak aurkitzen badira, udako oporretan argazkiak egin ditzakete ikasleek beren inguruko natura erakusteko.
Proiektua ezagutza-sorta zabal batekin lotuta dago, hala nola informazioaren eta komunikazioaren teknologien gaitasunak, multialfabetizazioa eta gaitasun kulturala, interakzioa eta adierazpena. Proiektuan, taldean lan egin daiteke zenbait irakasgairen artean. Proiektua irakasgai hauek irakasteko da bereziki egokia: ingurumen-zientziak, hizkuntza, arte plastikoak eta, nazioarteko proiektua eginez gero, proiektuan erabilitako atzerriko hizkuntza irakasteko (adibidez, ingelesa, portugesa, alemana edo frantsesa).
Nazioarteko proiektu baterako proiektukide bat aurkitzeko modurik errazena eTwinning erabiltzea da.
Facebookeko taldeetan aurki daitezke, adibidez, Espainiako proiektu baterako egokiak diren ikastetxe proiektukideak.
Proiektuan sortutako emaitzak Interneteko plataforma egoki batean partekatuko dira. Egokiak dira parte-hartzaile guztiak erraz sar daitezkeenak. Ona da materialaren zati bat gutxienez pasahitzarekin gorde badaiteke.
Proiektuaren plangintza ahalik eta modu lankidetzakoenean egingo da proiektuan parte hartzen duten guztiekin.
Lankidetzarako arauak sortuko dira, proiektuan egin daitezkeen edo egin ez daitezkeen gauzei buruz ikasleek eta ikastetxe proiektukideko ikasleek dituzten ideiak batera bilduz.
Bi ikastetxeek gai hauetako zenbaiti buruzko ideiak bilduko dituzte:
Ikusi Egile Eskubideen Ikasgelako Proiektu baten laburpena.
Irakasleek informazioa trukatuko dute beren artean ikastetxe bakoitzean garrantzitsuentzat jo diren gaiei buruz, eta azken erabakia izango dute arauetarako zer aukeratzen duten. Aldi berean, erabakiko da zein ikastetxek idatziko dituen proiektuaren orrian erakutsiko diren arauak. Arauak poster edo antzeko bat marraztuz ere egin ahalko dira.
Aplikazio-iradokizuna: Padlet
Beren itxura eta une horretan jantzita duten arroparen deskribapen laburra idatziko dute. Proiektua nazioartekoa bada, testuak ingelesez idatziko dituzte. Irakasleak ikasleen argazki bat egingo du. Aurkezpeneko testuak proiektuaren webgunera igoko dira.
Ikastetxe proiektukide bakoitzean, ikasleek beste ikastetxeko ikasleak marraztuko dituzte deskribapenetan oinarrituta. Marrazkien argazkia egingo da. Marrazkia eta deskribapena orri berean konbinatuko dira (adibidez, Word-en), eta proiektuaren webgunera igoko dira.
Aplikazio-iradokizuna: Word
Aldi berean, marrazkietarako egile-eskubideak errepasatuko dira. Egile-eskubideak Egile Eskubideen Ikasgelako materialen laguntzaz errepasatu daitezke.
Laburpena: Zure lanak – Zure eskubideak
Ikasleek ikastetxearen inguruko edo etxetik gertuko leku bat aukeratuko dute banaka, bikoteka edo taldeka. Hilean behin leku bereko argazki bat egingo dute. Urtaroen aldaketa argi eta garbi adierazten den lekua izan beharko du. Aukera bat da udaberrian aukeratzea argazkiak ateratzeko lekua, eta udako hiletan argazkiak egitea.
Irudiak proiektuaren orrialdeetarako karpetetan gordeko dira.
Ikasleek argazkiak egingo dituzte ikastetxean/auzoan/hirian, eta haiekin puzzle bat egingo dute Interneten. Jokoa proiektuaren webgunean txertatuko edo estekatuko da. Ikastetxe proiektukideetan jokatuko da.
Aplikazio-iradokizuna: Jigsaw Planet
Aldi berean, argazkiak egiteko jardunbide egokiak eta norberaren argazkien egile-eskubideak berrikusiko dira.
Ikasleek aukeratutako lekuaren beste argazki bat egingo dute.
Ikasleek aukeratutako lekuaren beste argazki bat egingo dute.
Ikasleek aukeratutako lekuaren beste argazki bat egingo dute.
Azaroan, udazkeneko hilabeteetan (iraila, urria eta azaroa) egindako argazkiak muntatuko dira. Ikasle edo talde bakoitzak bere lekuan egindako argazkiak bilduko ditu.
Lan egiteko modu asko daude. Aukeratutako lan-metodoa edozein dela ere, irudia edo artxiboa proiektuaren webgunera igoko da, ikusgai egon dadin.
Aplikazio-iradokizuna: PhotoJoiner
Ikastetxeek Gabonak zoriontzeko bideo bat grabatuko dute ikastetxe proiektukidearentzat.
Aldi berean, bideo-proiektuarekin lotutako egile-eskubideen gaiak landuko dira.
Bideo-proiektu baten laburpena
Ikasleek aukeratutako lekuaren beste argazki bat egingo dute.
Nazioarteko proiektua:
Ikasleek erabakiko dute naturarekin, ingurumenarekin edo ikastetxearekin lotutako zer hitz irakatsi eta ikasi nahi dituzten beste herrialdeko hizkuntzan, eta haien marrazkiak egingo dituzte. Bi herrialdeetan, hitzak grabatuko dira, eta onlineko hiztegi bat sortuko da.
Espainiako proiektua:
Naturarekin, ingurumenarekin edo ikastetxearekin zerikusia duten hitzak aukeratu eta ikastetxeen artean partekatuko dituzte. Ikasleek haien marrazkiak egingo dituzte. Bi ikastetxeek hitz horiek ingelesez grabatuko dituzte eta onlineko hiztegi bat sortuko dute ikastetxeetako ikasle gazteagoei laguntzeko.
Aplikazio-iradokizuna: VoiceThread (irakasleak erregistratu behar du)
Ikasleek aukeratutako lekuaren beste argazki bat egingo dute.
Ikasleek aukeratutako lekuaren beste argazki bat egingo dute.
Otsailean, neguan (abenduan, urtarrilean eta otsailean) hartutako irudiak bilduko dira. Azaroko atalean, zenbait lan-metodo aurkeztu dira.
Aplikazio-iradokizuna: PhotoCollage Interneten irudien collage bat sortzeko.
Bi ikastetxeek udazkeneko naturarekin zerikusia duten gaiei buruzko Kahooteko galdetegi bat sortuko dute. Proiektu erabat espainiarrean, irakasleek erabaki dezakete ikastetxe batean, adibidez, baietan zentratzea eta, bestean, perretxikoetan. Kahooteko galdetegian jolastuko da ikastetxe proiektukidearekin.
Aplikazioa: Kahoot
Komeni da erabakitzea ea Kahooteko profil berri komun bat sortzen den proiektu honetarako, horri esker bi irakasleek beren ikastetxean aukera izango baitute beste ikastetxeak sortutako jolasa hasteko. Bestela, irakasleek beren ikastetxean sortutako Kahootaren esteka bidaliko diote beste irakasleari, aurki dezan.
Ikasleek aukeratutako lekuaren beste argazki bat egingo dute.
Ikasleek aukeratutako lekuaren beste argazki bat egingo dute.
Ikasleek aukeratutako lekuaren beste argazki bat egingo dute.
Udaberriko irudiak (martxoa, apirila eta maiatza) nahi bezala bilduko dira. Lehenago, azaroko eta otsaileko ataletan, bi tresna-proposamen aurkeztu dira.
Irakasleak txantiloi bat sortuko du Answergardenen webgunerako, eta proiektuaren orrietan partekatuko du helbidea.
Ikasleek hitz desberdinekin deskribatuko dute proiektuan duten parte-hartzea.
Aplikazio-iradokizuna: Answergarden
(Borondatezkoa, proiektuaren hasieran zein amaieran)
Ikasleek udan ere egin ditzakete aukeratutako lekuaren argazkiak, eta, horrela, urte osoa hartu argazkietan.
Udako hilabeteetako (ekaina, uztaila eta abuztua) irudiak ere bilduko dira nahi izanez gero.