Egile Eskubideen Gelako materiala unitate gisa edo eskola bat edo biko parte gisa erabil dezakezu, eta gai jakin bat errepasa dezakezu, adibidez, proiektu bat hasi aurretik edo beste unitate didaktiko bateko parte gisa. Irakasleak prestatzeko eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetarako autoikaskuntzako gidaren laguntzarekin, egile-eskubideei buruz zure kasa ikas dezakezu. Maila txikiagoetan, adibideen bitartez eta lanak elkarrekin eginez ohitu daitezke gaiarekin.
Zure eremuan material ludikoa daukazu, irakaskuntza-maila desberdinetarako, eta bideo-aretoan material gehigarria aurkituko duzu, egile-eskubideak irakasteko eta hainbat sortze-lan egiteko.
Zure iruzkinak esker onez hartuko ditugu: comunicacion@cedro.org
Materiala terminaletan zein gailu mugikorretan erabil daiteke.
Geletan sartu eta ateratzeko, atearen heldulekua klikatu behar da. Zereginak geletan mugitzen diren ikonoen atzean daude.
Egile Eskubideen Gelako korridorean eta geletan, pantailan alde batetik bestera mugi zaitezke, saguarekin klik eginez edo, ukipen-pantailetan, behatza ezkerrera edo eskuinera mugituz.
Zeregina behar bezala amaitzen denean, arbelean ontzat eman delako marka agertzen da. Egile Eskubideen Gelatik erabat irten edo hasierako orrialdera itzuli ondoren, marka horiek desagertu egiten dira.
Bigarren Hezkuntzako materiala egile-eskubideei buruzko hiru trebetasunen arabera antolatuta dago: egile-eskubideei buruzko ezagutzak, obren erabilera, eta informazio-bilaketa eta irakurmen kritikoa. Trebetasun horiek lantzeko jolasak prestakuntza-mailaren kafetegiko sabaitik zintzilik dauden faroltxoetan daude. Gainerako materiala eta gidak goiko ezker izkinako menuan daude.
Trebetasun bakoitza lantzeko jolasak egin eta gainditu ondoren, ikasleak giltza bat lortzen du. Hiru trebetasunetan giltza bana lortu ondoren, azken azterketako kutxa irekitzen da, eta ikasleak egile-eskubideen gaineko trebetasunen azken azterketa egin dezake.
Jolastu baino lehen, ikasleek beren erabiltzaile-izena sortu behar dute. Behin Egile Eskubideen Gelan erregistratuta, trebetasunak lantzeko jolasetan gainditutako jokaldiak eta azken azterketa gorde egiten dira, eta ikasleak diploma bere profilean gorde dezake, gero inprimatzeko.
Bigarren Hezkuntzako materialak gainditu ondoren, ikasleek egile-eskubideen aditu-intsignia eska dezakete. Intsignia eskatzeko, dagokion eremuan posta elektronikoaren helbidea idatzi besterik ez dute. Intsigniak Open Badge Factory zerbitzuaren bitartez ematen dira.
Egile Eskubideen Gelako unibertsitateko materiala unibertsitateko lehen ikasturteetako ikasleentzat da bereziki egokia. Unibertsitateko materiala norberak eta bereiz ikasteko diseinatuta dago, abilezia digitalen parte gisa, adibidez.
Irakasleek eta irakasle izango direnek beren materiala dute, irakaskuntzarekin zerikusia duten egile-eskubideei eta lizentziei buruzkoa, hain zuzen ere.
Unibertsitateko eta irakasleak prestatzeko materialak gainditu ondoren, egile-eskubideen aditu-intsignia eska daiteke. Intsignia eskatzeko, dagokion eremuan posta elektronikoaren helbidea idatzi besterik ez dago. Intsigniak Open Badge Factory zerbitzuaren bitartez ematen dira.