Zer da copyright sinboloa?

© marka nazioarteko sinbolo bat da: egile-eskubideek babesten duten obra batean egilearen edo egile-eskubideen titularraren izenaren aurrean erabiltzen da. Copyright sinboloa erabiliz, obra baten egile-eskubideen jabea nor den adieraz daiteke. Hala ere, ez da eskatzen © sinboloa erabiltzea egile-eskubideak izateko edo babesa jasotzeko. Copyright edo © sinbolorik ez egoteak ere ez du kentzen obra-mailara iristen den lan bati dagozkion egile-eskubideen babesa. Obra bat sortzean sortzen dira egile-eskubideak; une horretan hasten da babesa, eta horretarako ez da behar, ez erregistrorik, ez bestelako izapiderik.

Ez dago ezarrita © sinboloa erabiltzeko modu berezirik. Honela erabiltzea da ohikoena: Copyright ©, autorearen edo eskubideen titularraren izena eta lehenengoz argitaratu den urtea. Halaber, copyright hitza jarri gabe utz daiteke. Adibidez, © CEDRO 2020.

More