Irakaslearen argibideak

EGILE ESKUBIDEEN IKASGELAKO MISTERIOA

DBH 1. eta 2. mailak

Egile Eskubideen Ikasgelako Misterioa orientazio-jolas bat da, QR kodeduna. Inprima itzazu QR kodeak orri banatan, eta jar itzazu barruan edo kanpoan, ikasleek kodea erraz eskaneatzeko moduan. Lanak zenbaki-ordenan egin behar dira. Ikasle edo talde bat baino gehiago aldi berean jolasten ari badira, kode-multzo bat baino gehiago inprima dezakezu, ikasle edo talde horiek lan bera aldi berean egin ahal izan dezaten.

Egile Eskubideen Ikasgelako Misterioaren jolasa azken azterketa gisa edo egile-eskubideei buruzko eskola bat hasteko erabil dezakezu. Jolasak 30-45 minutu irauten du. Lanak amaitu ondoren, egokia da ikasleekin galdera-erantzunei buruz eztabaidatzea.

Hasteko, hasierako istorioa irakurtzea komeni da, elkarrekin edo nork bere kasa. Gero, ikasleek QR kodeen atzean dauden egile-eskubideei buruzko galderei erantzungo diete. Galdetegiak gailu mugikor batekin eta inprimatutako QR kodeekin ireki daitezke. QR kodeak irakurtzeko, ikasleek Interneteko konexioa eta QR kodeak irakurtzeko aplikazioa dituen telefono mugikor edo tableta bat behar dute. QR kodeak irakurtzeko aplikazioa aplikazioen dendatik jaitsi daiteke gailuetara. Aplikazioak doakoak izan ohi dira. QR kodeak irakurtzeko, jarri gailuaren kamera QR kodeari begira. Kodeak gailuaren pantailan irekiko du dagokion lana.

Lan bakoitzean, ikasleek kode alfabetiko bat jasoko dute galdera bati ongi erantzuten dioten bakoitzean. Kode alfabetikoak erantzunen formulario batean idatzi behar dira zenbaki-ordenan (lehen lanaren kodea, lehen laukian; bigarren lanaren kodea, bigarren laukian…). 10 lanak egin eta gero, ikasleek soluzioaren kodea misterioaren laukian idatziko dute, misterioa argitzeko. Istorioak hiru soluzio desberdin ditu, ikasleek zein erantzun eman dituzten. Soluzioaren kodea sar daiteke DBHko 1. eta 2. mailetako eskoletan Egile Eskubideen Ikasgelan dagoen misterioaren laukian klikatuz edo, bestela, QR 11 kodearen bitartez, zuzenean. QR 12 kodearen atzean egile-eskubideei buruzko galdetegi gehiago daude, ikasle aurreratuagoentzat.

Egile Eskubideen Ikasgelako Misterioaren jolasean aritzeko, ezinbestekoa da QR irakurgailua duen telefono edo tableta bat edukitzea.

Zorte on abentura zirraragarri honetan!