Aipu zuzena egitea edo aipatzea

Aipu zuzena egitea jatorrizko testua hitzez hitz idaztea da.

Aipu zuzenak komatxo artean adierazten dira; batzuetan, aipatutako testua letra etzanaz idazten da. Aipu zuzenak laburrak dira, eta jatorrizko testua ulertzeko ezinbestekoak badira bakarrik erabili behar dira.

Manuelek hau dio: «Plagioa legez kontrakoa da».

«Plagioa legez kontrakoa da», dio Manuelek.