Bideo-proiektu baten laburpena

  1. IRUDIAK/BIDEOAK
    Oro har, libre da leku publikoetan grabatzea eta argazkiak egitea. Kontuan izan ez dela trabarik egin behar.

    Pertsonei argazkiak ateratzen badizkiezu edo inor grabatzen baduzu, komenigarria da baimena eskatzea.
  2. MUSIKA TXERTATZEA
    Bideo batean musika sartzeko, musika-egileen baimena behar da. Baimenok kudeatzeko erakundeekin kontsulta dezakezu (adibidez, SGAE edo SEDA), dagokion baimena lortzeko.

    Bideoei gehitu dakieke musika, betiere norberak eta etxean erabiltzeko bada. Zure bideoa Interneten partekatu nahi baduzu, txertatu duzun musikaren eskubideen titularren baimena behar duzu.

    Era berean, zeure musika sor dezakezu edo Interneten dagoen musika ere erabil dezakezu, Creative Commons lizentziarekin edo antzeko beste lizentzia batekin. Irakurri arretaz Creative Commons lizentzien erabilera-baldintzak, guztiek ez baitute irismen bera.
  3. IRUDIAK GEHITZEA BIDEO BATEN EDO ANIMAZIO BATEN PARTE GISA
    Bideo baten zati gisa, hauek gaineratu ditzakezu:
    a) Zuk egindako irudiak.
    b) Beste pertsona batzuek egin edo ateratako irudiak.

    Egilearen baimenarekin.
    Zuzenean eska diezaiokezu baimena egileari edo eskubideen titularrari.

    Irudiak erabiltzeko, jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzen dituen VEGAP erakundeari egin dakioke kontsulta.
    Erabil ditzakezu hirugarrenen irudiak ikastetxeko proiektu batean sartzeko, aipu-mugaren baldintzak betetzen badituzu: aipu, analisi, iruzkin edo iritzi kritiko gisa txertatzen badituzu, betiere irakaskuntza- edo ikerketa-xedearekin egiten baduzu, eta egilea eta iturria aipatzen badituzu. Gogoratu: adierazi egilearen datuak zure lanean.

    Creative Commons lizentzia batekin.
    Egiaztatu lizentziaren ikonoak, zer egin dezakezun jakiteko. Erabilitako irudiaren ondoan adierazi behar dira Creative Commons lizentziaren sinboloa eta egilearen izena.

    Libre da babes-epea amaituta daukaten obrak erabiltzea.
  4. LAN PERTSONAL BATEAN BIDEO BAT SARTZEA
    Oro har, bideo bat edo haren zati bat lan pertsonal batean erabiltzeko, egilearen edo egileen baimena behar da, salbu eta aipu-mugaren babesean erabiltzen baduzu haren parte bat. Baimena izan daiteke egileari edo egile-eskubideen titularrari eskatua (adibidez, ekoizleari) edo Creative Commons lizentzia batekin emana. Irakurri arretaz Creative Commons lizentzien erabilera-baldintzak.
  5. BIDEOAK ARGITARATZEA
    Bideo bat argitaratzen baduzu Interneten, egiaztatu baduzula baimena erabiltzen dituzun lan guztiak argitaratzeko, hala nola irudiak, musika eta bideoak, eta, behar izanez gero, baita bideoan agertzen diren pertsonena ere.

Gogoratu egilearen datuak adierazi behar dituzula bideoan, baita erabiltzen dituzun irudi eta musikarenak ere.