Ongi etorri Egile Eskubideen Gelako material didaktikora

Egile Eskubideen Gela egile-eskubideak ikasteko eta irakasteko online material ludikoa da. Hau da, egile-eskubideen gida bat, egile-eskubideei eta materialak erabiltzeko lizentziei buruz behar duzun informazioa guztia ez ezik, material-banku bat ere baduena, aholku didaktiko, bideo, laburpen eta material ugarirekin.

Egile Eskubideen Gela ikasketa-plan berrietako eduki eta helburuak oinarritzat hartuta egin dugu. Webgunean irakaskuntza-maila guztietarako materiala dago. Lehen Hezkuntzako eta DBHko materiala, gainera, adin-tarteka antolatuta dago.

Egile Eskubideen Gelako materiala pedagogiako eta egile-eskubideen arloko profesionalek egin dute, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiarekin, Hezkuntza eta Kultura Ministerioarekin eta Finlandiako Hezkuntza Sindikatuarekin (OAJ) elkarlanean. Espainiarako bertsioan, materiala CEDROk moldatu du.

Webguneko zereginek ikasketa-planetako ezagutza zabalak lantzea sustatzen dute. Egile-eskubideak diziplina anitzeko ikaskuntza-unitateetan eta proiektu eta gai guztietan ikas daitezke.

Material moldakorra

Jolastu eta ikasi atalean irakaskuntza-maila guztietarako materialak eta zeregin ludikoak aurkituko dituzu. Lehen Hezkuntzako eta DBHko materiala lau adin-tartetan antolatuta dago. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara arteko zereginak entzun ere egin daitezke.

Bideo-aretoan aurkituko dituzu laburpenen makina, egile-eskubideei buruzko bideoak eta hainbat proiektutarako laburpenak.

Irakaslearentzako materialetan bildu ditugu maila eta irakaskuntza-maila bakoitzerako aholku didaktikoak, irakaslearentzako gida pedagogikoa eta eskola-maila guztietarako materiala, zeina eskoletan laguntzeko erabil baitezakezu (adibidez: iturriak aipatzeko adibideak, laburpenak eta diplomak).

Informazioaren atalean egile-eskubideei buruzko informazioa, hainbat material erabiltzeko lizentziak eta ohiko galderak aurkituko dituzu. Bila zabiltzan galderaren erantzuna aurkitzen ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Norberaren ekoizpenerako ibilbideak honako hauek errepasatzen ditu, pausoz pauso: norberaren ekoizpena egiteko prozesua, egile-eskubideen inguruko gidalerroak, informazio-bilaketa eta irakurmen kritikoa.

Zure iruzkinak esker onez hartuko ditugu: comunicación@cedro.org

Ongi etorri Egile Eskubideen Gelara!