Egunkarirako artikulu bat idaztea

Laburpena

  1. INFORMAZIOA BILATZEA
    Informazioa era askotako iturrietan aurkitu daiteke: liburuak, egunkariak, aldizkariak, Internet, elkarrizketak eta abar.

    Iturrien identifikazio kritikoa
    Gogora ezazu iturriak kritikoki identifikatzea eta egiaztatzea.

    Irudiak ateratzea
    Eska ezazu baimena pertsonei argazkiak ateratzeko eta haien irudiak argitaratzeko.
  2. TESTU-MATERIALAK ERABILTZEA
    Informazio hutsa eta ideiak libre erabil daitezke
    Hainbat iturritako informazioa bildu (datuak, datak, gertakariak…) eta zure hitzekin konta dezakezu. Ez ahaztu iturriak aipatzea.

    Aipuak
    Beste pertsona baten testuaren zati bat hitzez hitz erabiltzeari aipu esaten zaio. Aipuak komatxoz adierazten dira, eta ezinbestekoa da iturria eta egilearen izena aipatzea.

    Beste pertsona batzuek idatzitako obrak erabiltzea
    Beste pertsona batek idatzitako obra bat erabiltzeko –adibidez, argitalpen bateko olerki edo artikulu bat zure artikuluaren parte gisa kopiatzeko–, egilearen edo eskubideen titularraren baimena behar da. Aipuak, aldiz, baimenik gabe egin ditzakezu. Horretarako, dagoeneko argitaratutako obra baten zati bat kopiatu dezakezu (irudiak izan ezik). Hori, aipu, analisi edo iruzkin bat egiteko edo iritzi kritiko bat emateko bada, eta baldin eta helburua irakastea edo ikertzea bada. Gogoratu egilea eta iturria beti aipatu behar dituzula.
  3. ARGAZKIEN ERABILERA
    Egunkarirako artikuluetan honako hauek erabil ditzakezu:
    a) Zuk egindako irudiak.
    b) Beste pertsona batzuek egin edo ateratako irudiak.

    Egilearen baimenarekin
    Irudiak erabiltzeko baimena zuzenean argazkilariari edo eskubideen titularrari eska diezaiokezu.

    Erabilera komertziala baimentzen duen Creative Commons lizentzia batekin
    Lizentziaren sinboloei ongi begira iezaiezu, zer egin dezakezun jakiteko. Irudiarekin batera, Creative Commons lizentziaren sinboloa eta egilearen izena jarri behar dira.

    Libre argitaratu daitezkeen irudiak
    Babes-epea iraungia duten irudiak libre argitaratu eta erabil daitezke.

    Artelanen argazkiak ateratzea eta erabiltzea, egile-eskubideen murrizketekin
    Egunkarirako artikulu batean, eguneko gertakari baten berri eman nahi izanez gero –adibidez, arte-erakusketa baten inaugurazioaren edo enkante baten berri–, erakusketa edo enkante horretako obraren bat ageri den argazki bat jar daiteke. Izan ere, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen arabera, aktualitateko gertakarien berri emateko, ikus edo entzun daitezkeen obrak kopiatu, banatu eta publikoki komunikatu daitezke; betiere, helburu informatibo horrek justifikatzen duen heinean baino ez. Parke, kale, plaza eta gainerako bide publikoetan dauden obra iraunkorren argazki, bideo eta marrazkiak egiteko, ez da baimenik behar.
  4. BIDEOAK ERABILTZEA
    Egunkarirako artikulu batean bideo bat edo bideo-zati bat jartzeko, baimena behar da. Baimena egileari edo egile-eskubideen titularrari (adibidez, ekoizleari) eskatzen zaio. Gerta daiteke bideoa erabiltzeko baimena Creative Commons lizentzia baten bitartez eman izana. Irakurri adi-adi Creative Commons lizentzia erabiltzeko baldintzak. Interneten dagoen bideo baterako esteka zuzena jar daiteke, betiere baimenarekin. Beste webgune batean bideo bat jartzeko, orokorrean egilearen edo eskubideen titularraren baimena behar da.
  5. EGILEAREN DATUAK IKUSTEKO MODUAN JARTZEA
    Gogora ezazu egunkarirako artikuluan obren egile guztiak eta egileen datuak aipatzea.
  6. EGUNKARIRAKO ARTIKULU BAT ARGITARATZEA
    Egiaztatu zure irudi eta obrak argitaratzeko behar diren baimen guztiak dituzula.

    Maiz, elkarrizketatuek beren adierazpenak berrikusi nahi izaten dituzte artikulua argitaratu aurretik.