Irudiak/bideoak

  1. ARGAZKIA ETA BIDEOA
    Oro har, toki publikoetan egin daitezke argazkiak eta bideoak. Egile-eskubideak sortzen dira argazki eta bideoen egilearentzat, egindako unetik bertatik.

    Eskatu baimena argazkietan edo bideoetan irteten diren pertsonei.
  2. IRUDIAK EDO BIDEOAK ARGITARATZEA
    Ez da gauza bera argazkiak egitea eta bideoak grabatzea eta haiek argitaratzea. Irudiak eta bideoak argitaratzeak ez du urratu behar haietan agertzen diren pertsonen intimitatea edo ohorea.

Argazkiak eta bideoak egiteko eta argitaratzeko, komenigarria da baimena eskatzea haietan agertzen diren pertsonei.

Argitaratu aurretik, pentsatu gustatuko litzaizukeen zeure burua tankera horretako lanen batean topatzea.