1. Gaia aukeratzea eta mugatzea

  1. IDEIA-JASA
    Pentsa ezazu gaiaz, ingurua behatuz eta, adibidez, albisteak eta blogak irakurriz.
  2. KONTZEPTU NAGUSIAK ARGITZEA
    Mugatu hausnartzen ari zaren ideia edo gertakaria → bilatu hitz nagusi egokiak, bilatu beharreko hitzak → aldatu edo gehitu hitzak, bilaketaren emaitzak murrizteko eta bideratzeko.
  3. HITZ NAGUSIAK PRESTATZEA
    Zure gaiari buruzko bilaketa sistematikoak egiteko, hitz nagusiak behar dituzu. Hitz nagusiak zure gaiaren giltzarriak dira, informazioa aurkitzen laguntzen dizute: liburuak, gaiarekin zerikusia duten artikuluak eta online informazioa. Hitz nagusiak aurkitzeko, egin lehendabizi zure gaia deskribatzen duten eguneroko hitzen zerrenda. Eguneroko hitz horiek hitz nagusien bilaketan sartuz gero, YSAn (Finlandiako Tesauro Orokorra), adibidez, termino (zientifiko) zehatzagoak lortuko dituzu. Gainera, hitz nagusiak mapa kontzeptualarekin uztartuz gero, zure gaiaren gaineko ikuspegi orokorra izango duzu.
  4. IKUSPEGIAK AUKERATZEA
    Aukeratu zure lanaren ikuspegia. Esaterako, aldeko eta kontrako argudioak eman ditzakezu, edo ondorioetan adibideak jarri.

Lanerako aholkua:

Eskolan, informazio-bilaketa elkarrekin landu dezakezue, ikasteko zereginarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa bila dezakezue. Praktikak lehiaketa moduan egin daitezke: ea behar den informazioa nork aurkitzen duen azkarren.

1. Gaia aukeratzea eta mugatzea