4. Ekoizpena argitaratzea

  1. ARGITARATZEKO KANALA AUKERATZEA
    Pentsatu non eta nola aurkeztu nahi duzun zure ekoizpena; non argitaratu beharko litzatekeen eta zergatik hortxe.
  2. ZURE LANAREN EGILE-ESKUBIDEAK
    Zure sortze-laneko irudi, musika, bideo eta beste emaitza batzuk egile-eskubideekin babestuta egon daitezke. Egile-eskubideekin babestuta egoteak esan nahi du beste pertsona batzuek ezin dutela zure baimenik gabe zure lana erabili edo argitaratu. Esaterako, ez baduzu nahi zuk egindako lan edo argazkiren bat argitaratzea edo Interneten zabaltzea, ez da argitaratu behar ez zure ikastetxean, ez Interneten, ez sare sozialetan. Adingabeen lanak erabiltzeko ere, haien tutoreen baimena behar da.

    Lan bat, sortze hutsagatik, egile-eskubideekin babestuta dago. Ez dago zertan erregistratu edo copyright sinboloa erabili. Egile-eskubideek egilea hil eta 70 urte igaro arte babesten dute haren lana. Gero, obra egilearen baimenik gabe erabil daiteke.

    Hala ere, egile-eskubideek ez dituzte ekoizpen-mota guztiak babesten. Babestuta egoteko, obrak nahikoa originala izan behar du.

    Webgune honetan egile-eskubideei buruzko informazio gehiago dago: auladerechodeautor.org.
  3. ARGITARATZEKO BAIMENAK EGIAZTATZEA
    Zure lanean beste pertsona batzuek sortutako obrak erabili badituzu, ziurtatu obra horiek erabiltzeko eta argitaratzeko behar diren baimen guztiak dituzula.

    Obrak erabiltzeko baimenei eta egile-eskubideei buruzko informazioa Egile Eskubideen Gelako proiektu bateko laburpenetan eta webgune honetan daude: auladerechodeautor.org.

    Laburpenen makinaren laguntzarekin ere egiazta dezakezu obrak erabiltzeko zer baimen behar diren.

4. Ekoizpena argitaratzea